IRUDI ZIENTIFIKOEN ERAIKUNTZAN

Mandala zientifikoak

Ongi etorri Mandala Zientifikoetara! Proiektu honek artea eta zientzia uztartzen ditu. Zehaztasun zientifikoz diseinatutako material didaktikoak irakasleen esku jartzen ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak zientziaren eta arte hezkuntzaren munduan modu dibertigarri eta esanguratsuan murgiltzeko. Mandalak eta modelo zientifikoak koloreztatuz eta diseinu berriak sortuz, ikasleek kontzeptu zientifiko konplexuak modu ulergarrian eta sortzailean esploratu ahal izango dituzte eta, horrela, ikaskuntza aberasgarria lortu.

mandala zientifikoak

Diziplina anitzeko eta zeharkako proiektua

Mandala Zientifikoak proiektuaren barruan 3 ataza bereizten dira

Hiru material mota proposatzen ditugu: (1) mandala zientifikoa, (2) modelo zientifikoa eta (3) diseinu berria. Hiru material horiek gaika antolatzen dira. Ariketa bakoitzean unitate bat osatzen duten hiru material moten sekuentzia bana aurkituko ditugu. Egitura horrek gaian sakonki murgiltzea ahalbidetzen du, ikuspegi artistikotik eta zientifikotik. Hala ere, material horiek euren kabuz ere baliotsuak dira, eta banaka erabil daitezke, ikasgai edo ikasle bakoitzaren premia espezifikoen arabera. Horrela, malgutasuna eskaintzen dugu ikaskuntza-esperientzia pertsonalizatzeko eta hainbat hezkuntza-estilo eta -mailara egokitzeko.

1

Mandala zientifikoa koloreztatu

2

Modelo zientifikoa koloreztatu

3

DISEINU BERRIAK SORTU ETA KOMUNIKATU

Zientzian inspiratutako edukiez gain, eduki zientifikoak

Mandala Zientifikoak proiektuan aurkituko dituzun diseinuak inspiraziotik edo estetikatik haratago doaz. Zientzia zehatzetan oinarritutako sorkuntzak aurkituko dituzu hemen, biologia, geologia eta beste hainbat diziplinatan ezagutza sendo eta baliotsuak transmititzeko diseinatuak. Gure materialak sortzeko egiazkotasun zientifikoko eta tokiko elementuak erabili ditugu.

mandala eta modeloak koloreztatzea

Metodologia honen onurak

Mandalak nahiz modelo zientifikoak koloreztatzeak ikaskuntza esperientzia aberasteaz gain, ikasleen garapenerako funtsezkoak diren trebetasun kognitiboak, emozionalak eta motorrak lantzen ditu.

Mandalak historia luzeko arte errepresentazioak dira, ekialdeko kulturetan sortu zirenak eta elementu bisualen orekaren bidez unibertsoa irudikatzen dutenak. Gaur egun jakin badakigu mandalak koloreztatzeak onura ekar ditzakeela, hurrengoak, besteak beste:

Kontzeptu konplexuak asimilatzea eta memorizazioa hobetzea

Jarduera artistikoetan konfiantza eta motibazioa sustatzea

Arreta eta kontzentrazioa lantzea

Erlaxatu eta lasaitzea

Sormena sustatzea

Motrizitate fina trebatzea

Antsietatea, estresa eta larritasuna arindu eta prebenitzea

Mandalen onurak aprobetxatuz, gai zientifikoak landuko dituzten mandalak sortu ditugu natura-zientzia eta arte-hezkuntza uztartuko dituen proiektuan. Hala diziplinarteko proiektu honek eduki zientifikoak lantzeko modu berri bat proposatzen du, koloreztatzearen onurak eta eduki zientifikoen lanketa uztartuz.

Mandalak koloreztatu

Mandala deritze budismoan eta hinduismoan egiten diren errepresentazio sinbolikoei. Mandala zientifikoek informazio zientifiko zehatza formatu erakargarri eta orekatu batean aurkezten dute.

Modelo zientifikoak koloreztatu

Modelo zientifikoak kontzeptu zientifikoen irudikapen bisualak dira (diagramak, ilustrazioak…), egitura zientifikoak identifikatzen eta hobeto ulertzen laguntzen dute, ikasleen ikasketa prozesu esanguratsua lortzera bidean.

Mandala propioak sortu

Ikasleak sortzaile bihurtzen dira. Diseinu propioek kontzeptu zientifikoen ulermena islatzeaz gain, artearen eta zientziaren arteko elkargunea sakonago balioesten dute, autonomia eta ideiak komunikatzeko gaitasuna sustatzeaz gain.

Zientzia eta artearekiko pasioa

Nortzuk gara?

Diziplinarteko taldea gara, zientzien eta ilustrazioen artekoa. Gure helburua marrazketa eta koloreztatzea balioestea da, sarritan baztertuta edo gutxiesten diren bi adierazpide baitira. Ikasgeletara eraman nahi ditugu arte plastiko horien onurak, jakin baitakigu hezkuntza-esperientzia aberasten dutela eta gure ikasleen sormena sustatzen dutela, ezagutza hobetzen laguntzeaz gain. Zatoz gurekin arte eta zientziaren fusio hau esploratu eta sustatzeko bidaia honetan!