maddi astigarraga bergara

Maddi Astigarraga Bergara

Parte-hartze pedagogikoa eta teknikoa

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Biomedikuntza Zientzietan graduatu zen, eta Euskal Herriko Unibertsitatean Ilustrazio Zientifikoa eta Irakasleen Prestakuntza masterrak burutu zituen ondoren. Material didaktikoak prestatzen lan egin du Euskal Herriko Unibertsitatean.

Zientzia-Arkatzaren burua da Vega Asensiorekin batera. Proiektu honen helburua ere ilustrazio zientifikoa ikastetxeetara eramatea da.

NorArte Visual Science ilustrazio zientifikoko estudioan hainbat kolaborazio egin ditu, ilustrazioak egiten eta ume eta gazteei eskainitako ilustrazio zientifikoko tailerretan parte hartzen. Halaber, Jot Down Science eta Illustraciencia dibulgazio lehiaketetan saria eman diote.

.

Vega Asensio Herrero

Vega Asensio Herrero

Parte-hartze teknikoa

Biologian doktorea, gaur egun ilustratzaile eta diseinatzaile zientifiko gisa egiten du lan. Vega Asensiok 2011n sortu zuen NorArte Visual Science estudioa, zientziaren komunikazio eta dibulgazioa hobetzeko beharrak bultzatuta. Horretarako, bere bi pasioak elkartu zituen, marrazketa eta zientzia. Batez ere, ikerketa arloko profesionalentzat egiten du lan, eta hainbat motatako material grafikoa sortzen du: ilustrazioak, datu-bistaratzeak, diagramak, animazioak, dokumentuen maketazioa, aurkibide grafikoak, poster zientifikoak, animazioak, etab. Datuak bistaratzeko eta diseinu grafikoko ikastaroak ematen dizkie zientzietako profesionalei unibertsitate eta zentro teknologikoetan.

Gainera, ilustrazio zientifikoko profesionalei zuzendutako arlo horretako Espainiako lehen masterraren koordinatzailea da EHUn.

Zientzia-Arkatzaren buru da, Maddi Astigarragarekin batera. Proiektu honen helburua ere ilustrazio zientifikoa ikastetxeetara eramatea da.

miriam peña

Miriam Peña Zabala

Parte-hartze pedagogikoa

Arte Ederretan doktorea. Arte Ederretan lizentziaduna, gaur egun Gasteizko

Kirol eta Hezkuntza fakultatean egiten du lan, musika, plastika eta gorputz adierazpenaren didaktikako departamentuan. Elkarrikertuz (IT-1265-19) ikerketa taldeko kide da. Hiru proiektu nabarmentzen dira haren lanean, inguruaren behaketa gai nagusitzat hartzen dituztenak: Bat-batean (2007), Durango, beste errealitate bat (2010) eta Soinu postalak (2013). Guztietan inguratzen gaituen espazioaren eta errealitatearen errepresentazioan ulermenari ematen die arreta. Bere azken argitalpenen artean daude: “desgarrar la imagen. Prácticas de indisciplina visual en la formación de educadoras” (2021) edo “Lo líquido del espacio: una mirada hacia habitar contextos educativos” (2021).

Vega Asensio Herrero

Izaskun Alberdi Landaluze

Parte-hartze teknikoa

Euskal Herriko Unibertsitatean Biologian lizentziatua eta Ilustrazio Zientifikoan dago espezializatua, eta baita Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatean Biodibertsitate eta Kontserbazio Biologian ere. Biologiako alor desberdinetan aritu da, Euskal Kostaldeko Geoparkeko gida zientifikoa eta ikertzaile teknikari gisa, besteak beste. 2018tik NorArte Visual Science-n parte da, eta UPV/EHU-ko Ilustrazio Zientifikoko masterreko irakaslea da.